Oilarren arteko borroka

img

Sammic ISBk Lucentumen aurka jokatuko du igandean 18:00etan

Sammic Iraurgi Alacanteko Lucentumen aurka neurtuko da igande arratsaldeko 18:00etan Azpeitiko kiroldegian. Alacanteko taldea ligako oilar nagusietakoa da, helburu bakartzat mailaz igotzea du. Bi taldeak sailkapeneneko lidertzan berdinduta daude seina garaipenekin. Iker Buenoren mutilak Moronen irabazita moralez gainezka daude. Talde sendoa osatu dute eta badakite barruan dutena eman ezkero edonori aurre egiteko gai direla. Lucentum menderatzeko berriro ere defensa zorrotza egin beharko da eta erasoan portzentaia onak lortu.