Garaipenerako bidea ezin aurkituta dabil Añares

img

Sailkapeneko azkenaren aurka jokatzen zuen gaur Oviedon, baina amaiera txar batek, porrotera eraman du

Garaipenerako bidea ezin aurkituta dabil Añares. Sailkapeneko azkenaren aurka jokatzen zuen gaur Oviedon, baina amaiera txar batek, porrotera eraman du. Partida berdinduta hasi da baina poliki-poliki azpeitiarrak naguditzen joan dira eta atsdenaldira 29-36 iritsi dira. Hirugarren laurdenean Xabier Chicoren taldea ondo aritu sa eta aldea 3 puntutan gehitzea lortu du. Laugarren eta azken laurdenean ordea, etxekoek saskiratze maila altua izan dute (30 puntu) eta Añaresek ezin izan dio erritmoari eutsi. Amaieran, Universidad de Ovierdo 67 - Añares ISB 59.
Azken asteetan emaitza txarrak izan arren, taldeak ez du etsiko eta lanean jarraituko du; garaipena iritsiko baita.