Argi izpien bila

img

Igande eguerdiko 12:00etan Duran Maquinaria Ensinoren aurka neurtuko da Azkoitian

Añares Iraurgi igande eguerdiko 12:00etan Duran Maquinaria Ensinoren aurka neurtuko da Azkoitiko kiroldegian. Xabier Chico eta bere neskak asko sufritzen ari dira. Lan ona egin arren hirugarren garaipena ez da iristen eta horrek, nahi ala ez, urduritasuna sortzen du taldean. Igandean zaleen babesa ezinbestean beharko dute gure neskek.
Añaresek kantxan erakutsi du sailkapeneko erdialdean lasai egoteko nahiko joko baduela eta igandean ere joko horrekin hirugarren garaipena lortzen saiatuko da. Lugotik datorren aurkariak hiru garaipen ditu. Beraz igandekoa aukera egokia da garaipena lortu, lasaitu ederra hartu eta Aurrera begira konfiantza dosi izugarria hartzeko.