Lan Mobelek Giovannoni pibota fitxatu du

  • EBA
  • 2006/09/16
img
Rafael Giovannoni

EBA Ligako Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldeak Rafael Giovannoni brasildar pibota fitxatu du. Jokalariak 2,02 metro neurtzen ditu.

Hilabeterako fitxatu dute, «orain hilabeterako etorri da, probatzera. Gero ikusiko da guk behar dugun jokalaria al den», diote Iraurgikoek.

Atzo goizean iritsi zen Azpeitira, eta arratsaldean taldearekin entrenatu zuen.

Iraurgiko jokalari berria LEB ligan eta italiako LegaDue-n jokatua da.