Arnasa emango duen garaipenaren bila

img

Larunbatean jokatzen du 20:00etan Avilesen

Añares ISB-k larunbatean Avilesen jokatuko du ilunabarreko zortziretan ADBAren aurka liga txapelketako hamaikagarren jardunaldiko partida.
Iragan asteburuko partida irabazita Xabier Chicoren talde indarberrituta doa Asturias aldera.
Kostata baina azkenean lan onak bere fruitua eman du eta horrek taldeari lasaitasunarekin batera konfiantza eman behar dio. Añaresek hiru garaipen baditu, Avilesek bi ditu. Beraz, beheko postuetatik ihes egin eta arnasa hartzeko aukera ona Tamara Taylor eta bere taldekideena.