Partida txarrak porrota ekarri du

img

Añares ISBk Avilesen galdu du 59-46

Partida txarren ondorio nagusiak sufritu ditu gaur Añares ISBk. Nahiko ondo aritu da hasieran taldea eta atsedenadira aurretik iritsi da baina hirugarren laurdenean 24-15 partziala lortu dute etxekoek eta azken laurdenean berriz, ia 7 minutu igaro ditu Añaresek punturik sartu gabe. Egoera horri itzulia ematea ezinezkoa izan zaio Xabier Chicoren taldeari eta amaieran, 59-46 galdu du. "Pentsarazi egingo digu partida honek, hurrengo astean, gire zaletuen aurrean, beste aurpegi bat erakutsi beharko dugu", agertu du Xabier Chico entrenatzaileak.