Añaresek ezin Arxilen aurka

Añares Iraurgik ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena pilatu Arxilen aurka,

Añaresel 55 eta 71 galdu du Pontevedrako Arxilen aurka Azpeitiako kiroldegian jokatu den LF-2 ligako partida.
Lehen laurdena borrokatuta eta orekatua izan da baina galizarrek bigarren laurdenean neurketa hautsi dute zazpi puntuko abantaila lortuz. Atsedenalditik aurerra, saiatu arren, etxekoak ezin izan dute markagailua parekatu beste porrota pilatuz. Galizarrak lau laurdenetan nagusitu dira. Etxekoen artean Tamara Taylor izan da saskiratzailerik onena 16 puntu saskiratuta.