Bigarren itzulia hastera doa

img

Gandian jokatuko du bihar 19:30ean

Sammic Iraurgik larunbatean 19.30etan jokatuko du Gandian bigarren itzuliko aurreneko partida. Iker Buenoren taldeak lehen itzuli aparta egin du hamar garaipen pilatuz eta oso itxura ona eskeiniz. Bigarren itzuliko aurreneko aurkaria Gandia izango da. Balentziarrek lehen itzuli kaxkarra egin duten arren liga honetan etxetik kanpo garaipena lortzea oso zaila da. Hori bai, hamaikagarrena lortzeko, beti bezala, lehenbizi defentsa lan bikaina egin beharko da.