Partidu zaila baina aukerekin Añares ISBrentzat Ponce Valladoliden aurka

img

Bihar jokatuko du 12:00etan Azkoitiko kiroldegian

Añares Iraurgik igande eguerdiko hamabietan Ponce Valladoliden aurka jokatuko du Azkoitiko kiroldegian. Gabonetako oporren ostean neurketa gaiztoa Xabi Chicoren taldearentzat. Bi taldeak sailkapeneko behekaldean hiruna garaipenekin berdinduta daudenez, jeitsierako postuei ihes egin eta arnasa pittin bat hartzeko, igandean garaipena lortzea ezinbestekoa izango da.