Garaipena lortuz hasi du Sammic ISBk bigarren itzulia

img

Gandiari irabazi dio 64-76 emaitzarekin

Lehen itzulia amaitu bezala hasi du bigarrena Sammic ISBk, garaipena etxera ekartzea lortu baitu. Gandiara joan da ligako bigarren itzuliarekin hasteko eta oso ondo aritu da lehen laurdenean. Aurretik jarri da hasieratik eta erraz eutsi dio talde azpeitiarrak. Bigarren laurdenean ordea, etxekoek markagailuan aurretik jartzea lortu dute. Partida eskuratu nahian, Iker Buenoren mutilak gogor hasi dira atsedenaldiaren ondoren eta azken bi laurden onei esker, partida irabaztea lortu dute. Azkenean, Gandia 64 - Sammic ISB 76. Dezelski, Guridi eta Maiza nabarmendu dira Azpeitiarren artean. Gainera, Ierai Aizpitartek (16urte) bere lehen puntuak sartu ditu taldearekin. Defentsa lana ere aipatzekoa da, izan ere, bataz beste 82 puntu sartzen dituen taldea 62 puntuan utzi du. Gaurko garaipenari esker, Sammic ISB sailkapeneko lehen postuan jartzen da berriro.