Garaipen garrantzitsua Añares Rioja ISBrentzat

img

Ibaizabalen aurkako derbia 66-60 irabazi du

Intentsitate eta emozio handiko partida izan da gaur Azkoitiko kiroldegian. Derbia izateaz gain, sailkapeneko goi postuetan dagoen taldea da Ibaizabal eta beraz, garaipena lortzea garrantzitsua zen. Gogoz hasi dira bi taldeak eta joan-etorriko leiha izan da. Xabi Chicoren taldeak hasiera ona izan duen arren, talde bizkaitarra 6 puntu aurretik iritsi da atsedenaldira. Aldageletatik bueltan ordea, Añareseko neskak defentsan oso ondo aritu dira eta erasoan ideiak garbi izanik, markagailuari itzulia ematea lortu dute, 66-60 emaitzarekin amaituz. Bikain aritu da talde osoa eta inoizko ikuslego jendetsuenaren babesarekin, garaipena etxean geratu da.

Azken lau partidetatik 3 irabazi ondoren, sailkapeneko erdiko postuetara gerturatu da Añares. Hurrengo jardunaldietan berdin jarraitu eta lasaitasuna ematen duten postuetan mantentzen saiatuko da.