Onena eman behar Albacete menderatzeko

img

Igandean jokatuko du 18:00etan Azpeitiko kiroldegian

Sammic Iraurgi igande arratsaldeko seietan Albaceteren aurka neurtuko da Azpeitiko kiroldegian. Iker Buenoren taldea denboraldi osoko unerik gozoenean da. Lidertzarekin batera jokuz inoiz baino aberatsago, erasoan eraginkor eta defentsan gogor. Albacete aurkaria, aldiz, sailkapenean larri dabil. Teorian beraz, erraz irabazi beharreko partida. Baina Sammiceko mutilek ondo aski ezagutzen dute aurrekari arriskutsu bat. Zamora etorri zenekoa. Beraz, liga orekatu honetan, liderra izan arren, taldeak duen onena eman beharko du hamalaugarren garaipena lortzeko.