Landutako garaipena Sammic ISBrentzat

img

Partida parekatua Sammic ISB 90 - 83 Arcos Albacete amaitu da

Liga orekatua da Zilarrezko LEB maila eta argi ikusi da gaurko partidan. Sailkapenean larri dabilen Arcos Albaceteren bisita izan du Sammic ISBk, eta teorian erraza izango zen lehia, parekatua eta borrokatua izan da.

Gogor eta ondo hasi dira Iker Buenoren mutilak, berehala jarriz markagailuan aurretik, baina inoiz ezin izan du aldea handitzen joan. Izan ere, Arcos Albacete fiñ ibili da hiruko jaurtiketetan eta partidan mantentzea lortu du. Azken unean, markagailua berdinduta zegoela, Sammic ISBk baloi garrantzitsuak lapurtu ditu eta amaieran, 90 – 83 irabazi dute azpeitiarrek.

Garaipena ondo landu behar izan du Sammic ISBk, talde lana izanik oinarri. Karena (23 puntu, 29 balorazioa) eta De Ciman (18 ountu, 18 balorazioa) izan ditu saskiratzaile onenak eta Arenaza eta Ramonen minutuak ere oso onak izan dira. Lider jarraitzen du taldeak eta irteera zaila izango du hurrengo astean Cambadosen etxean.