Borroka handiko partida izango du Sammic ISBk

img

Sammic Iraurgik larunbatean jokatuko du Cambadosen kantxan

Sammic Iraurgik larunbatean jokatuko du Cambadosen kantxan. Liderra maila honetan jokorik alaienetakoa egiten duen taldearen aurka. Lehen itzulian Azpeitian bi talde hauek jokatu zuten partida orain arteko ikusgarriena izan zen. Cambados etxean oso aurkari zaila izan arren Iker Buenoren taldea oso indartsu dago, euren indarrak ezin hobeto kudeatzen dituzte eta seguru, borroka handiko partida izango dela. Amets egiten hasteko goiz den arren, Cambadosen garaipena lortuz gero, hemendik liga amaiera bitartean dena, dena, posible izango da. Baina oraingoz, hankak lurrean.