Sentsazio onak berrestera

img

Añares Iraurgi igande eguerdiko hamabietan Segle XXIren aurka neurtuko da Azkoitiko kiroldegian

Añares Iraurgi igande eguerdiko hamabietan Segle XXIren aurka neurtuko da Azkoitiko kiroldegian. Chicoren taldea denboraldi osoko unerik gozoenean da. Leonen liderraren aurka azken segundoan galdu zuen talde itxura aparta eskaini ondoren. Igandeko aurkaria talentu handiko gaztez osatutako taldea da. Iraurgik azken asteetako maila eskaintzen badu eta talde lan borobila egiten badu, zaleen babesean garaipena gertu izango du.