Bigarren laurden on batek garaipenera eraman du Sammic ISB

img

Agustinos Leclerc menderatu du 93-79 emaitzarekin

Aurreko asteko porrotaren ondoren, garrantzitsua zen berriro garaipenaren bidean sartzea sailkapeneko lehen postuetatik ez aldentzeko.

Leongo Agustinos Leclerc taldearen bisita zuen gaur Sammic ISBk eta ez du aukera galdu. Lehen laurdenean 4 puntuko aldea lortu ondoren, bigarrengoan oso ondo aritu dira Iker Buenoren mutilak eta atsedenaldira 44-31 iritsi da partida.

Lehen bi laurdenetan lortutako aldea eta taldearen maila mantentzea nahikoa izan da partida irabazteko. Amaieran, Sammic ISB 93-79 Agustinos Leclerc izan da emaitza.

Azpeitiarrek lan bikaina egin dute berriro, talde sendoaren irudia erakutsiz. Karena, Garcia eta Dezelski izan dira gaurko saskiratzaile onenak.

Gaurko garaipenarekin sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du Sammickek, Coviran Granada eta HLA Lucentumekin batera.