Sammic ISBk azken sailkatua bisitatuko du

img

Bihar, larunbata, jokatzen du 19:00etan Zamoran

Sammicek larunbat arratsaldeko zazpietan jokatuko du Zamoran sailkapeneko azkenaren aurka. Sammic liga estu honetako lidertzan da, astez aste Iker Bueno bere taldeari duen zuku guztia ateratzen ari delako. Larunbatean ere gauza bera egin beharko du garaipena etxera ekarri nahi bada. Zamora azkena da baina bera izan zen Sammic-i urteko aurreneko porrota erantsi zion taldea. Sammicek barru barruraino sartutako arantzatxoa du ordutik eta larunbatekoa ondo jokatu, irabazi eta arantza ateratzeko parada ederra da.