Garaipen borrokatua lidergoan jarraitzeko

img

Hirugarren laurdenean lortu du Sammic ISBk irabaztea, 83-75

Lan asko egin behar izan du gaur Sammic ISBk garaipena lortzeko. Aceitunas Fragata Moronek Azpeitia bisitatu du, sailkapeneko beheko postuek ematen duten larritasunarekin eta Sevillakoak partida irabaztera irten dira kantxara.

Lehen laurdena oso parekatua izan da eta bigarrengoan kanpokoek alde txikia hartzea lortu dute azpeitiarrek baloi asko galdu ondoren. Atsedenaldira 38-42 azpitik iritsi dira baina aldageletatik bueltan, Iker Buenoren mutilek maila onena erakutsi dute eta markagailuari itzulia ematea lortu dute. Azken laurdenean aldea matentzea lortu dute eta amaieran, Sammic ISB 83-Aceitunas Fragata Moron 75 izan da emaitza.

Gaurko garaipenarekin talde azpeitiarrak Zilarrezko LEB ligako lider jarraitzen du. Lidergoa sendotzeko aukera aparta izango du hurrengo astean, HLA Lucentum boteretsuaren aurka jokatuko baitu. Alikanteko taldearen aurka garaipena lortuz gero, amets egin ahal izango da.