Urrea balio dezakeen garaipena

img

Añares ISBk 74-66 irabazi dio ABDA taldeari

LF 2ko maila mantentzeko helburuan, arerio zuzena den ABDA taldearen bisita izan du gaur Añares ISBk. Lehiaren garrantziaz jabeturik, Xabi Chicoren neskak hasieratik gogor eta bizi aritu dira eta 10-0 partziala lortu dute eta lehen laurden amaieran, 17-10 izan da emaitza. Bigarren laurdenean, ABDA partidan sartu da poliki-poliki eta azpeitiarrek zuten aldea erabat murriztu dute eta atsedenaldira, 36-35 iritsi dira. Hirugarren laurdena oso parekatua izan da eta azken laurdenerako utzi dute partida erabakitzea. Jokoan zegoena garrantzitsua izanik, Añares ISBk duen guztia eman du, erasoan joko ona erakutsiz eta defentsan gogor arituz. Azkenean, Añares ISB 74-ABDA 66.
Aipagarria talde guztiaren lana garaipena lortzeko, hala ere, ikusgarri egon da gaur Wells 27 punturekin eta 38ko balorazioarekin. Lizarazu, Cisse eta Jhonson hirukoteak ere saskiratze asko eskuratu ditu.
Gaurko garaipenak urrea balio dezake, izan ere, arerio zuzena den ABDA bi garaipenetara uzten da sailkapenean. Hala ere, liga amaitzeko falta diren 3 jardunaldietan garaipen gehiago lortzen saiatu beharko dira azpeitiarrak.