Añares ISB, azken pausoa ematera

img

Arxilen aurka jokatuko du larunbatean 19:30ean Pontevedran

Añares Iraurgik larunbat arratsaldeko 19:30ean Pontevedran jokatuko du Arxilen aurka. Xabier Chicoren taldeak pasa den asteburuko garaipenarekin urteko helburua ia bete du baina badaezpada azken urratsa ematea falta zaio. Hiru jardunaldi bakarrik falta dira liga amaitzeko eta Pontevedran garaipena lortuta maila guztiz zihurtatua legoke. Añaresek bigarren itzulian edonori aurre egiteko gai dela erakutsi duenez larunbatean sailkapeneko seigarrenaren aurka lehiatu eta garaipena lortzeko aukera duela erakutsi behar du.