Batzen joateko beste garaipena Sammic ISBrentzat

img

88-84 emaitzarekin amaitu da Valladoliden aurkako partida

Seigarren garaipena jarraian lortu du gaur Sammic ISBk Valladoliden aurka. Partida hasiera bikaina egin du etxeko taldeak, eta lehen laurdenean 15 puntuko aldea eskuratu du, 28-13.Bigarren eta hirugarren laurdenak ere bide berdinetik joan dira, Sammic eroso sentituz jokoarekin eta emaitzarekin; hirugarren laurdena 77-61 amaitu da.

Lehia irabazita zegoela uste bazen, Valladolided azken laurden oso ona jokatu du, bere erritmoa inposatuz eta neureta oso estu jarri du. Azpeitiarrak defentsan intentsitate faltarekin egon dira eta erasoan berriz, ideai gutxirekin jokatu dute. Azkenean, ordea, garaipena erdietsi du; Sammic ISB 88-Valladolik 84.

Gaurko garaipenarekin egoera berdinean jarraitzen du Iker Buenoren taldeak; lider da garaipen bateko aldearekin Cambadosekiko. Hurrengo astean Hospitaletera joango da Sammic, eta partida gogorra izango du, jaitsierako postuetatik gertu dago Torrons Vicens taldea eta etxean emaitza onak izaten ari da. Defentsako lana hobetu eta erasokoa mantentzea ezinbestekoa izango du Sammicek emaitza positiboa ateratzeko.