Ate irekiak larunbatean Añaresen partida ikusteko

img

Horta Limaren aurka jokatuko du larunbat arratsaldeko zazpietan Azpeitiko kiroldegian

Añares Iraurgik Horta Limaren aurka jokatuko du larunbat arratsaldeko zazpietan Azpeitiko kiroldegian liga txapelketako azken aurreko jardunaldian. Añaresek etxean jokatuko duen azken partida izango da. Urte haseran mailari eustea zen helburu nagusia eta helburu hori beteta Chicoren taldean festa giroko agurra merezi du zaleengandik. Horregatik, ate irekiak izango dira kiroldegian Añareseko neskak babestu eta txalotzeko. Hori bai, festa harmailetan bakarrik, taldeak bere buruari ligako azken partidak irabaztea jarri baitio erronkatzat.