Talde erakustaldia garaipena eskuratzeko

img

Sammic ISBk 65-94 irabazi du Hospitaleten partida serio batean

Partida zaila zuen gaur Sammic ISBk. Hospitaleteko Torrons Vicensek asko zuen jokoan, jaitsiera postuetatik gertu baitago, eta azken aldian, etxeko partidetan oso emaitza onak izaten ari zen. Lehiaren garrantziaz jabeturik, Iker Buenoren taldea serio aritu da hasieratik eta taldeko joko bikaina eginez, ez dio aukerarik eman etxeko taldeari.
Jokalari denek batu dute eta azkenean emaitza 65-94 Sammic ISBren alde.
Liga amaitzeko 3 partida besterik ez dira falta eta azpeitiarrak lelengo postuan jarraitzen dute eta hurrengo jardunaldian Granadaren aurka jokatuko du, aurkari zaila. Urrezko LEB ligarako igoera lortzea ez da erraza izango. Partidaz partida joanda emaitza onak izan dira eta falta den gutxi honetan ere, bide horretatik jarraitu behar da.