Erronka izugarria Sammic ISBrentzat

img

Sammic Iraurgik bihar, larunbata, 18:30ean Granadan jokatuko du

Sammic Iraurgik larunbat arratsaldeko 18:30ean Granadan jokatuko du ligako azken hirugarren jardunaldiko partida. Iker Buenoren taldeak denboraldiko helburu guztiak beteta amets egiten jarraitzen du, hankak lurrean eta begiak irekita, baina amets egiten. Inork espero ez zuena esku-eskura dute, titulua eta zuzeneko igoera. Larunbateko erronka izugarria da. Urrezko Leb ligako talde gehientsuenek baino jokalari hobeak ditu Granadak. Kontua da, kirol hau talde kirola dela eta talde lanean Sammicek parekorik ez duela. Presiorik gabe, ilusioz eta gosez, posible izango da berriro ere herri txiki batek hiri handi bat menperatzea.