Porrota izan arren, Sammicek lider jarraitzen du

img

Granadan galdu zuen atzo 73-67

Plaza zaila bisitatu zuen atzo Sammic ISBk. Granada banakako jokalari onez osatuta dago, eta Sammicek talde lanaz egin behar zion aurka. Partida hasiera ona egin du Iker Buenon taldeak, eta atsedenaldira markagailuan aurretik zela iritsi dira. Aldageletatik itzulita ordea, etxeko taldea gogor hasi da eta partidari itzulia ematea lortu du. Sammicek saiatu arren, ezin izan du berdindu eta azkenean, 73-67 galdu du.
Porrota ez da horren txarra, izan ere, bigarren sailkatua den Cambadosek ere galdu egin du eta beraz, lehen postuan jarraitzen du Sammicek.
Azken bi partidak falta dira denboraldia amaitzeko, eta zuzeneko igoeraren ametsak bizi jarraitzen du.