Bukaera borobila denboraldiari

img

65-100 irabazi du Añares ISBk Valladoliden

Bukaera bikaina eman dio Añares ISBk denboraldiari. Ligako azken sailkatua bisitatu zuen atzo taldeak eta partida hasiera oso ona izan ez arren, bigarren laurdenetik aurrera neskak partidari itzulia ematea lortu dute talde lan bikainari esker. Saskiratzez sakiratze, aldea gero eta haundiagoa egitea lortu du eta azkenean, 65-100 markagailu borobila lortu du.
Azken partida garaipenarekin amaituz, oporrak hartu eta hurrengoa prestatzea tokatzen da. Aupa neskak!!!