Sammic Hosteleriak Leyma Coruñaren aurka jokatuko du igande arratsaldeko seietan Azpeitiko kiroldegian Urrezko Leb ligako partida. Sammicen debuteko neurketa izango da estatuko bigarren liga nagusienean.

img

Lolo Encinasen mutilak mimo handiz ari dira igandeko partida prestatzen. Maila honetan ere lehiakorrak  direla erakutsi nahi dute ofizio eta eskarmentu handia duen taldearen aurka. Gustavo Aranzana da galizarren entrenatzailea eta Hernandez Sonseca , Baskoniarekin Euroliga jokatutakoa, bezelako jokalariak ditu. Eskarmentuari aurre egiteko Sammic Hosteleriak gosea, ilusioa eta borroka talentuarekin uztartuta kantxaratuko ditu. Eta hori nahikoa ez balitz, igandean harmailak beteko dituen zaleen babesa eta beroa izango da Sammicen beste baliabide nagusia.

Igandeko egun handirako Lolo Encinasen deialdia honako jokalariok osatzen dute:
Maiza, Zubizarreta, de Ciman, Garcia, Galarreta, Guridi, Kaminski, Salazar, Portalez eta Bulic.