Sammic Hosteleria vs Iberostar Palma ikustera joateko dohako autobus zerbitzua

img

Iraurgi SBk Azpeitiatik Azkoitiarako autobusak antolatu ditu bazkide diren eta partidarako sarrera duten guztientzat

Larunbat honetan Sammic ek Azkoitian jokatuko du estreinakoz, eta zaletuak erakartzeko asmoz, Iraurgi SBk autobusak antolatu ditu Azpeitiatik Azkoitiara. Sammic eta Iberostar Palma taldeen arteko partida larunbat arratsaldeko 18:00 tan izango da, eta autobusak 17:00tarako eta 17:30etarako programatu dira. Azpeitiako anbulategi aurretik aterako dira, eta noski, joan eta etorriko autobusa izango da. Bidaiatu ahal izateko nahikoa izango da bazkide txartela edota partidarako sarrera erakustea. Sarrerak ere aldez aurretik Zurt tabernan eta Eguzkitza tabernan egongo dira salgai 5€tan, baina partida egunean ordea 10€ ordaindu beharko dira partida ikusteko. Ekimen hau ondo ateratzen bada, eta autobusak errentagarriak badira, gainontzeko partiduetan ere autobusak jartzea planmteatu daiteke.