Iraurgi SBk larunbateko Sammic eta Iberostar Palmaren arteko partidaren aurkezpena egin du Azkoitiko udalean

img

Sammic taldeko ordezkariak Javier Zubizarreta alkatearekin bildu dira eta larunbateko partidaren aurkezpena egin dute

Gaur gozeiko ekitaldian egin dute Sammic eta Iberostar Palmaren arteko partidaren aurkezpena Iraurgi SBko ordezkariek Azkoitiko alkatearekin batera. Ekitaldira Javier Zubizarreta alkatea, Jose Luis Zubizarreta Iraurgiko ordezkari nagusia eta Sammic taldeko Iker Salazar eta Joe De Ciman hurbildu dira. Herriko komunikabideen aurrean egin dute aurkezpena, eta herritarrak larunbateko partidara animatu dituzte. Aste honetako partidarako sarrerak merkeago jarri dituzte, eta ordezkaritzaren asmoa Azkoitiko kiroldegian "giro beroa" sortzea da. Duela urte gutxira arte Azkoitian saskibaloiak jende ugari mugitzen zuela aitortu du Jose Luis Xubik, eta aste honetan ere hori lortu nahi dutela. Sarrerak 5€an jarri dituzte, eskuragarriagoak izateko, eta Azpeititik datozenentzat autobus zerbitzu berezia jarri dute.