Sammicek garaipena lortu du Iberostar Palmaren aurrean Urrezko ligako partidu historiko batean

img

Lolo Encinasen mutilek 70-62ko markagailuarekin irabazi zuten jendez lepo bete zen Azkoitiko kantxan

Joan den larunbatekoa partida historikoa izan zen. 800 zaletu inguruk Azkoitiko kantxa goraino bete zuten, eta partidan zehar ere animoak etengabeak izan ziren. Giro indartsua, zaratatsua eta beroa sortu zen Azkoitian, eta Sammic-eko mutilek eskertu zuten hori. Urrezko ligako mutilek lehen aldiz jokatu zuten Azkoitian, eta gainera garaipena lortuz, partida oraindik eta historikoagoa egitea lortu zuten!