Igandean hitzordu bikoitza Azkoitiko kiroldegian: Goizean Añares Crianzako neskak eta arratsaldean Sammic Hosteleriako mutilak

img

Igande honetan Iraurgi SB ko bi talde nagusiek Azkoitiko kiroldegian jokatuko dute. Goizean Añares Crianza VS Gijon, eta arratsaldean Sammic Hosteleria VS Oviedo.

Datorren igandean, Urtarrilak 21, Iraurgi SBko bi talde nagusiek Azkoitiko kiroldegian jokatuko dute. Goizeko 11:00tan Emakumezkoen Bigarren ligako 15. jardunaldiko partida jokatuko da, eta Añares Crianzako neskak Gijonekoen aurka neurtuko dira. Xabier Chico entrenatzaileak adierazi digunez, garaipena lortzea oso garrantzitsua litzateke, beheko postuetatik urrunago egoteko.

Arratsaldean aldiz Lolo Encinasen mutilen tzanda izango da. Urrezko ligako mutilek 19. jardunaldiko partida jokatuko dute, Oviedoko taldearen aurka. Lolo Encinas en mutilentzat garaipena behar beharrezkoa da denboraldiari buelta ematen hasteko.

Iraurgi SBk bi neurketetarako autobus zerbitzua antolatu du Azpeitiatik Azkoitiara. Autobus zerbitzua joan eta etorrikoa izango da, eta bidaiatzeko nahikoa izango da partidurako sarrera edota bazkide txartela erakustea. Autobusak anbulategi aurretik aterako dira, eta goizean 10:00k eta 10:30etan izango dira, eta arratsaldean berriz 17:00k eta 17:30etan.


Sarrerei dagokienez ere, Iraurgi SBk promozio bat jarri du aste honetan martxan, eta igande goizean nesken partidurako sarrera erosten duenak arratsaldeko mutilen partidarako beste bat jasoko du dohan. Ez ezazu aukera hau galdu!