Sammicentzat ligako azken partida erabakiorra Gasteizen

img

Urrezko ligako mutillek ligako azken partida Gasteizen jokatuko dute, eta Iraurgi SBk autobusak antolatu ditu zaleentzako.

Sammicek Araberriren aurka liga txapelketako azken partida erabakiorra jokatuko du ostiral gaueko bederatzietan Gasteizen.

Iraurgik taldea babesteko zaleentzat behar adina autobus prestatu ditu. Autobusak Azpeititik arratsaldeko zazpietan abiatuko dira polikiroldegi aurretik eta jarraian Azkotian, Eroski txikiko autobus geltokian geldialditxoa egin ondoren, zuzenean Gasteiza joango dira.

Autobusa eta sarreraren truke 10 euro ordaindu behar dira, 15 urtez azpikoek 5 euro.

Izena emateko bi aukera:

Azpeitiko kiroldegian edo bestela 675.7070.10 zenbakira deituta. Izena emateko aukera ostegunean 20:00tan amaituko da.