Iraurgi SBko jokalariak Euskal Herriko saskibaloi txapelketan

img

Joan den Asteburuan jokatu ziren partidak Olite eta Balmasedan, eta bertan izan ziren Iraurgi ISBko neska mutil batzuk Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz.

Infantil eta kadete mailetako Euskal Herriko Saskibaloi Txapelketa jokatu da joan den asteburuan Oliten eta Balmasedan, eta bertan izan dira Iraurgi Saskibaloi Taldeko jokalari batzuk Gipuzkoako selekzioarekin.

Moviltek ISB taldeko Maria Otaegi eta Paula Sanjuan Oliten aritu dira, eta Zaher ISBko Mikel Rezabal eta Mikel Olaizola ere bai. Eliku ISBko Doltza Oiartzabal, Uxue Carrasco eta June Arzamendi, aldiz Balmasedan izan dira.