Beñat Heviak Lolo Encinasen aginduetara jokatuko du JUARISTI ISBn

img
Argazkia: Basket Basko. Argazkian Beñat ikus dezakegu Azpeitiko kantxan jokatzen.

Azken bi denboraldiak Dalton ST taldearekin jokatu ostean, Euskal Herrira itzuli da berriz eta Lolo Encinasen aginduetara arituko da

Beñat Hevia 1995ean jaiotako mutila dugu, Donostian jaioa. Saskibaloian lehen urratsak EASO taldearekin egin zituen, eta Askatuak taldearekin beste denboraldi bat egin ostean, Cuesta JC taldean jokatzera igaro zen.

2016-2017 eta 2017-2018 denboraldiak Dalton ST n egin ditu, eta orain, 23 urterekin JUARISTI ISB taldera etorri da. Ziur gaude onena ematen saiatuko dela.


ONGI ETORRI BEÑAT!