VII. Garagardo azoka Azkoitian, Iraurgi SBren eskutik

img
Azokako egunetako egitaraua

Maiatzeko lehen bi asteburuetan garagardo azoka ospatuko da Azkoitian

Maiatzeko lehen bi asteburuetan VII. garagardo azoka ospatuko da Azkoitian. Maiatzren 3 eta 4an eta maiatzaren 10 eta 11n. Aurtengoa berrikuntza ugarirekin dator. Nagusienak, garagardo berriak eta bertako janariak izango dira, mus txapelketa azkarrarekin batera.


Aurtengoan GUINESS NIPA, GUINESS HOP HOUSE eta 18/70 Rubia garagardo mota berriak dastatzeko aukera izango da azokan, orain arte urtero izan ditugun garagardoez gain. Jaki aldetik ere, aurten bertako janariak dastatzeko aukera ere izango da, Lumagorri eta Basatxerri etxeen eskutik.


Egitaraua kartelean ikus daiteke, baina aurtengo beste berrikuntza bat mus txapelketarena da. Ostiral iluntzean, maiatzak 10ean jokatuko da hain zuzen. Izen ematea 40 euro ordainduko da bikoteko, eta sari potoloak izango dira irabazleentzat:

1. 1000 € eta txapelak.

2. 500€

3. 250€

4. Bi afari.


Animatu beraz!