AÑARES RIOJA 62 - 102 MOVISTAR ESTUDIANTES

img
Argazkian bezala aurkariak zutik eta gu ezinean neurketa osoan bezala

Madrildarrak 62 eta 102 nagusitu ziren Azkoitin igande goizean

Añares Rioja ISBk Estudiantes hartu zuen atzo Azkoitiko kiroldegian, LF2ko A multzoaren goikaldean dabilen aurkaria, eta madrildarrek ondo erakutsi zuten bere maila zein den, agian LF2 mailan gaudenetik hemen ikusi dugun talderik indartsuena, Iraurgikoei 62-102 irabazita. Lehen laurdenean pixkat lehiatu zuen Añaresek (17-24), baina atsedenaldiaren aurretik neurketa amets gaizto bat bezela bihurtu zen (27-57) atsedenaldian eta (38-86) hirugarren laurdenaren amaieran. Partida erabakita zegoela sartu ginen azken laurdenean eta azken laurden hau 23 eta 16 gure aldekoa izan zen. Bi laurden lehiatuak baina beste bietan maila desberdineko talde bat ikusi genuen. Jessica Fequiere 18 puntu, Intzak 11 eta Sara Iparragirre 10, saskiratzaile onenak bezela. Berriro baloi galdu asko (26)
Datorren partidari begiratu behar jada eta orrialdea pasa ikasketekin geldituta. Hurrengo partida Leonen izango dugu Larunbat arratsaldean
Egurre neskak