ADBA 65-90 AÑARES RIOJA

img

Denboraldiko laugarren garaipena zakura eta Euskal Derbia Larunbatean Azpeitin. AÑARES RIOJA - BARAKALDO Larunbatean 18:00tan Azpeitiko Kiroldegian

Adba-añares
Nahiz eta taulari begira aurkari zaila ez iruditu, etxean jokatutako partida guztiak lehiatu ditu adbak.k. Horren erakusgarri da Añaresen aurka jokatu arte beraien galdutako alderik handiena 4 puntukoa zela. Urtero irteera zaila izaten da avilesekoa.
Aste osoko lan on bati esker, gure neskek hasieratik asmatu zuten partida nondik eraman.
Defentsako lanetan gogor jarduteak errebotea dominatzea lagundu zuen eta horrekin partidako abiadura erabakitzea.
Avilesko taldeak zonakako defentsarekin partida aldatzen saiatu zen baina Iraurgiko neskek ondo apurtu zuten momentu guztietan.
Azken laurdenean ere erasoa ez zen gutxiago izan, baina amaieran defentsako lana pixkat baztertu eta laurdena berdindu zuten arren, partida osoko lanak bere fruitua izan zuen. 65-90