BODEGAS RIOJA VEGA 72-81 JUARISTI ISB

img

Clavijoren kantxa zailean Juaristik lortu zuen denboraldi honetako 11.garaipena eta lidertzan jarraitzen du.

Clavijoren kantxa zailean Juaristik lortu zuen denboraldi honetako 11.garaipena eta lidertzan jarraitzen du.

Azken hilabetean Urrezko LEB ligan jolastutako Javier Marin eta Marcos Portalez (Iraurgiko jolakari ohia) jokalariekin indartu den taldeak azken 4 partidetatik 3 irabazita jasotzen zituen gure mutilak igande arratsaldean.

Partida hasiera Juaristirena izan da erabat 3ko saskiratzeekin eta barneraldiak erabiliz, Spencer Reavesek laister 10 puntu zituen. Clavijok hutsartea eskatu eta bere bostekoa aldatzearekin batera markagailuan inguratu da baina Ierai Azpitarteren 3ko batekin 14-25 amaitu da lehenengo laurdena baina falta arazoak sufritzen hasiak ziren gure mutilak Jakob Lowrance eta Xabier Berazak bina zituztelarik.

Bigarren laurdenaren hasieran falta arazoekin batera erreboteko arazoak iritsi dira eta Clavijok partidaren erritmoa bereganatu du. Halere azken segunduko Jahvaughn Powellen 3ko batekin aldea 6 puntukoa zen atsedenadian, 42-48.

Hirugarren laurdenaren hasieran errebotean hobetu beharra zuen Juaristik eta bide hortatik jo du baina nahiz eta erasoan asmatu, saskiratze errezak utzi dizkio Clavijori eta hauek markagailuan alde berdintsuak mantendu dituzte, 61-67 zen markagailua 10 minuturen faltan.

Azken laurdenaren hasiera etxekoentzat izan da nabarmen eta amaierarako 8 minutu falta zirela Clavijok Manchonen 3ko bati esker aurrea hartu du markagaikuan. Unerik zailenean Ibon Guridik bi baloi lapurtu ditu jarraian eta bere bi sarrerekin partida amaiera arte utziko ez zuen aurrea itzuli dio Juaristiri. Beñat Heviaten gidaritzapean, Ibonen defentsa eta 3ko garrantzitsua, Xabier Berazaren lan ederra eta Iker Salazarren borroka eta lanari esker Juaristik 10 puntuko aldea lortu du 2 minuturen faltan eta partida ixtea lortu du 81-72ko emaitzarekin.

Datorren astean Gijonera bidaiatuko dute gure mutilek.