JUARISTI ISB 2019-2020 DENBORALDIA

Euskal kopa eta Leb kopa irabazi. Bitxo txikiak borobiltzen utzi ez zigun denboraldia. Pieza txikiekin makina erraldoi perfektua egin genuenekoa. Zorionak, Juaristi.

Bitxo txikiak borobiltzen utzi ez zigun denboraldia. Horrela gogoratuko dugu 2019-20 denboraldia. Gure Familia Sakratu partikularra. Une magikoz beteriko denboraldia. Euskal kopa eta Leb kopa irabazi genituen urtea. Baina, beste edozerren gainetik, Azkoitiak eta Azpeitiak bat eginik, txaloz, orruz, kiroldegian gainezka zela, koloreak sentituz familia bat ginela konturatu ginenekoa. Juaristi, pieza txikiekin makina erraldoiak egiten dituen taldea. Iraurgiren izenean, gure miresmen eta esker ona, zutik amets egiten lagundu ziguten jokalari, entrenatzaile eta taldeko kide guztioi.