AZKOITIA AZPEITIA ISB 89-71 AUSARTA BARAKALDO

img
Intzak partidu bikaina jokatu zuen ostegunean

AZKOTIA-AZPEITIA ISBk urriaren 4tik COVIDaren eraginez atzeratuta gelditu zen euskal derbia irabazi zuen.

Bi taldeak azken bi neurketak irabaztetik zetozenez, neurketa estua iragarri zitekeen. Bizkitarren 4-1 defentsa mistoa eginez, Morgan Greeni buruz-buruko markaketa eginez, ezustean hartu zuten etxeko taldea partida haseran. Andoni Lazkanaok bostgarren minuturako hutsartea eskatu behar izan zuen AZKOITIA-AZPEITIA ISB 4-11 markagailuan atzetik baitzen.
Une honetan gauzak aldatu ziren eta neurketa asko estutu zen, etxeko taldea 20-18 aurreratu zelarik markagailuan. Hortik aurrera inoiz ez zuen aurrea galduko. Aurreneko laurdena amaitu zenean AZKOITIA-AZPEITIA ISB 25-20 irabazten ari zen.
Bigarren laurdenean, bi taldeek defensa ezberdinak txandakatu zituzten baina markagailuan AZPEITIA-AZKOITIA ISB-K aldea areagotu zuen. Atsedenaldian 43-33 nagusi zen Lazkanoren taldea.
Hirugarren laurdeneko partziala berdinketan amaitu zen, kantxan ikusi zen borrokaren lekuko. 25. Minutuan Ausarta Barakaldo 53-46ra hurbildu zen baina etxeko entrenatzailearen hutsarte batek berriro ere markagailuan ihes egiteko balio izan zuen, 65-55. Alde nabarmena baina ez erabakiorra.
Azken laurdenean, Ausarta zuen guztia ematera kantxaratu zen 68-61 arrimatuz. Hortik aurrera AZPEITIA-AZKOITIA ISBko emakumeen susperraldia etorri zen, garaipen argia lortuz, 89-71.
Goratzekoa Intzak. Morganek, Crystalek, Masgueritek eta Sarak egin zuten partida puska. Denak 13 puntutik gora saskiratuz. Crystal , 19 punturekin, izan zen puntu gehien saskiratu zituena.