AZKOITIA AZPEITIA ISB 73-66 CELTA VIGO

img
Saioa Altzagak partido bikaina jokatu zuen

Partidu bikaina Azkoitiko Kiroldegian

Celta, talde historikoa da. Urteoro talde indartsua osatu eta ohorezko mailara igotzeko borrokan dabilena. Bagenekien partida zaila izango zela; bagenekien gure Marita Davidova maiteak min egingo zigula; bagenekien partidan zehar une zailak izango genituela, bai jokuz bai buruz.
Celta indartsu hasi zen,0-6 aurreratuz. Gureek ez zuten aurreneko saskiratzea hirugarren minuturarte lortu.Baina bostgarren minutuan 7 eta 6 aurretik ginen. 7. minuturako Azkoitia-Azpeitia 15-9 aurretik zen Morgan Greenen hiru hiruko lortuta. Lehen laurdenaren amaieran 22-17 gurien alde

Bigarren laurdena ez zen batere ona izan gure neskentzat. 13-23 galdu dugu laurden hau eta Atsedenaldira 35-40 Galizarrak aurretik.

Hirugarren laurden hasera ere ez zen batere gozoa izan. Neurketa amaitzeko 13 minutu eta Azkoitia-Azpeitia 44-53 galtzen.
Baina Morgan Greenen beste hiru hiruko eta Intzaren beste batekin, eta defensa indartsua eginez, gure neskek 12-0 partziala egin zuten, markagailuan 56-53 aurreratuz. Erauntsia pasa zen eta dena zen posible.
Azken laurdenean ere galizarrak aurretik jartzea lortu zuten, 62-64 hiru minutu falta zirenean , baina Azkoitia-Azpeitiak berriro ere 11-2 ko partzial bat eginez garaipena lortu zuen 73-66 irabaziz.
Morganen partida bikaina, 6 hiruko eta 21 punyu
Sararen partida puska, 18 puntu eta 24ko balorazioa
Intzaren partida latza, 12 puntu eta hiru hiruko
Saioaren partia ikusgarria, 15 puntu eta barruko jokoan borroka izugarria.
Hitz bitan, gure nesken partida puska izugarria.