JUARISTI ISB 70-62 AQUIMISA CARBAJOSA

img

Zazpigarren jardunaldian Moron jipoitzetik zetorren taldea genuen aurkari. Horretaz gain, gure aurka irabazi ezkero, sailkapenean gure pare jartzeko aukera zuen. Ondorioz, jakina zen partida estua izango zela.

Txarroak indartsu kantxaratu ziren Juaristiren fedentsa gaindituz. Bigarren minuturako 2-7 aurreratu ziren. Gure taldea ordea poliki poliki neurketari neurria hartzen hasi zen eta Buckinghamen eta Savkoven puntiei esker, 5garren minutuan markagailuan aurretik jarri ginen, 14-13. Une honetan Juaristiren etxean argia joan zen eta hurrengo bost minutuetan Jimenezen mutilek 2 puntu bakarrik lortu zituzten 20-15tik 20-25 ra pasa ginen bigarren laurdeneko bigarren minutuan eta hor pixkanaka esnatu eta berdinketa markagailuan atsedenaldian 31-31. Dena erabakitzeko, dena irekita.
Hirugarren laurdenaren haseran ere lo gure mutilak. Bost minututan puntu bakar bat. Markagailuari begiratu eta 32-40 emaitza kezkagarria. Lozorrotik esnatu eta berriro ere gure taldearen susperraldia. 11-2 partzialari esker JUARISTI ISB 43-42 aurretik hirugarren laurdeneko zortzigarren minutuan. Laurden amaieran 48-45. Ezpatak goian.
Azken laurdenan, inoiz ez genuen aurrea galdu markagailuan. Beti aurretik. Partida amaitzeko lau minutu faltan, 64-54, alderik handiena: 2 minutu faltan, 66-62, alderik txikiena. Azken bi minutuetan bi entrenatzaileen hutsarteak baina puntuak gure jokalarienak bakarrik. 70 eta 62 nagusi, sei partidatik bost garaipen eta sailkapenaren goikladean.
Bikain Kevin Buckingham 22ko balorazioarekin eta Ibon Guridi ere oso ondo 19ko balorazioarekin.