2006 - 2007 Ikasturteko finalak

img
Larunbatean eskolarrak protagonistak

2006-2007 ikasturteko saskibaloiko finalak jokatzeko garaia iritsi da larunbat honetan Azpeitiko Kiroldegian goizeko 9:00 tatik 13:00 arte.

Iritsi dira aurtengo txapelketako finalak eta bertara honako talde hauek sailkatu dira.

Benjamin neskatan: IKASBERRI A - IRAURGI C 10:00etan
Benjamin mutiletan: IRAURGI A - X. MUNIBE A 11:00etan
Alebin neskak: IRAURGI A - X. MUNIBE A 10:00etan
Alebin mutiletan: IRAURGI A - K. ETXEGARAI A 9:00etan.
Infantil neskak: IKASBERRI A - IRAURGI B 10:00etan.
Infantil mutilak IRAURGI - FLOREAGA 11:00etan.
Kadete neskak: IRAURGI - FLOREAGA 9:00 etan.
Kadete mutilak: X. MUNIBE - UROLA 11:00etan.

Hauek dira aipatu bezala iritsi diren taldeak baina esan behar da behin ere baino talde gehiago hartu dutela parte txapelketa honetan, guztira 81 izan direlarik, guztioi eskerrik asko izan duzuen jarreragatik eta hurrengo urtera arte. Lerro hauen bitartez esan baita ere benetan eskerrik asko larunbatero epaile lanetan ibili diren guztiei beraiek ere benetan garrantzitsuak baitira, ezinbestekoak.

Besterik gabe ongi izan eta guztioi festa onak igarotzea opa dizkizuegu.