Ikasi ISB 81 – Axular Lizeoa –B- 32

Garaipen erraza gabonetako turroia botatzeko.

Beste garaipen bat lortu dute Ikasi ISB-ko mutilek oraingo honetan Donostiko Axular lizeoaren aurka. Nahiz eta partidu osoan zehar erraz nagusitu, nahiko pattal irten ziren bai lehenengo laurdenean hasieran eta bai bigarren laurdenaren hasieran (gabonetako turroia ote?);baina bietan hutsarte baten ondoren erreakzionatu egin zuten defentsa zorrotzago baten bitartez baloiak lapurtuaz eta kontraerasora irtenaz. Horrela, atsedenaldira 30-10 emaitzarekin iritsi ziren.

Hirugarren laurdena beste bien berdintsua izan zen 16-7; laugarrena aldiz aipatzekoa 35-14. Puntu asko sartu bai ,baina baita jaso ere bi taldetako jokalariak erlaxatu egin bait ziren emaitzaren eta nekearen ondorioz.
Azkenean 81-32.


Saskiratzaileak: MATXI (2), MIKEL (4), ALTXI (4), IRULEGI (15), BORJA (14), AMENABAR (6), XUMETA (-), IORITZ (16), ARREGI (12), JOKIN (6).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas