Lan Mobel ISB 77 - Domo Oviedo 64

  • EBA
  • 2008/01/26
  • Iraurgi SB

Lan Mobel ISB-en erakustaldia Domo Oviedo-ren aurrean.

Aurtengo denboraldiko EBA Txapelketan Lan Mobel-ek bigarren aldiz irabazi zion aurreneko postuetan dagoen Domo Oviedo taldeari.

Atzo Azpeitian jokaturiko partiduan ikuskizun ederra eman ziguten, Lan Mobel-ek talde lan bikaina egin zuen, defentsan sendo eta serio arituz asturiasetik zetorren lider taldearen erasoak ederki geratzea lortu zuten.

Aitor Uriondo, Lan Mobel-eko entrenatzaileak, argi zituen zeintzuk ziren austuriaseko taldearen aurka erabili beharreko joku mota, eta talde bisitaria ez zen partidu osoan zehar eroso sentitu. Gainera, etxeko taldeak oreka haundia eduki zuen kanpokaldeko eta saski azpiko jokoan, bere aurkariak baino maila altuagoa agertu zuen eta ondorioz asturiarrek etsi egin behar izan zuten.

Aipatu beharreko jokalarietako bat Cavada gaztea izan zen, oso ondo egon bait zen kantxan egon zen denboran, eta baita ere izendatu beharrekoak Jorge Leon, Taman “Isho” eta Aranbarri, lan bikaina burutu zuten guztien artean.
Atzokoan Domo Oviedo urrun geratu zen bere ohizko zenbakietatik Lan Mobel-ekoek erakutsi zuten defentsako lan zoragarri bati esker.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 18 – 17
Atsedenaldian: 33 – 32
Hirugarren laurdenean: 49 – 44
Amaieran: 77 – 64

Lan Mobel ISB 77:
Saskiratzaileak: Arambarri (18), Vaccarin (7), Urbieta (7), Jorge León (12), Taman “Isho” (16), -hasierako bostekoa- Osa (2), Ibargutxi (8), Txus Mateo (5), Cavada (2).


Domo oviedo 64:
Saskiratzaileak: M. Díez (9), A. Fernández (-), J. Candás (4), J. Rodríguez (12), P. Machado (11) -hasierako bostekoa- Macía (12), A. Prieto (16), A. García (-), E. Lazo (-).

- Estatistikak 08-01-26.pdf