Iragaz ISB 120 - Leintz Eskola Kirola “D” 18

img

BESTE GARAIPENA IRAGAZ-EKO NESKENTZAT.

Partidu lasaia gaur gure neskak izan dutena. Hasera haseratik partidura entxufatuta irten dugu. Oso bote gutxi eta talde lana izan da nagusi gaurko partiduan gure neskak egin dutena.

Aurreneko laurdenean, oso ondo jolastu dugu, baloi asko lapurtu eta kontraeraso azkarrak jokatuaz, batez ere Zubizarretak baloi ederrak bidali dizkie bere taldekideei. Gure azkartasuna, batez ere Eiderrek gauzatu du kontraerasoak bikain amaituz.

Bigarrengoan ez dugu oso ondo irten eta Arrasateko taldeak, bost eta hutseko partziala lortu dute. Gero hobetu dugu eta berriro gure nagusitasuna agerian jarri dugu.

Hirugarren laurdenean, Jone izan dugu kontraerasoak burutzeko arduraduna, bere abiadura agerian jarriaz, oso ongi irten du kontraerasoko jokaldietara eta puntu dexente lortu ditu laurden honetan. Aipatzekoa baita ere, Zubizarretak pibot postuan lortutako puntu kopurua.

Azken laurdenean ere partidua gurea izan da eta saskiratzeak bat bestearen atzetik etorri dira, nahiz eta kanpoko jaurtiketetan, ez garen ondo ibili.

Gaurko partiduko alde positiboena, Eiderren eta Joneren erraztasuna puntuak lortzeko eta alde negatiboa, Itsasoren min hartzea.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 37 – 0
Atsedenaldian: 55 – 7
Hirugarren laurdenean: 91 – 13
Amaieran: 120 - 18


Saskiratzaileak: EIDER (22), AINHOA (6), ANE (2), IBARZABAL (12), MARIA (10), ZUBIZARRETA (20), ZABALETA (7), ITSASO (13), JONE (16), AGIRRE (4), MAREN (8), ALAIA (-).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas