Alde Zaharra 66 - ERROTAUNDI ISB 80

img

Garaipen oso garrantzitsua lortu zen Alzako kiroldegian jokatu zen partiduan. Errotaundikoek asko jokatzen zuten, galduz gero, Lauko Finalera iristeko ametsak alde egingo bait zuen, baina partida orekatu baten ondoren pozik itzuli ziren etxera berebiziko garrantzia zuen partidua irabazi ondoren.

Aurkari gogor baten aurrean zeuden errotaundikoak, lehenego itzulian ere irabazi zitzaien baina partida hartan ere latz sufritu ondoren, gainera aurkariek azken fitxaketa bat ere bazuten, F. Aguilar 2,11 m inguruko mutil puska. Gauzak horrela, defentsa on baten ondoroiz bakarrik lor zitekeen garaipena, ez zen erraza izan, defentsako errebotean nahiko lan zutelako, baina erasoan txukun jardun ondoren puntuak pilatzen joan ziren Errotaundikoak. Partida oso orekatua izan zen, eta azken laurdenean aurkariei pitatutako falta teknika batzuri esker lortu zen beharrezko abantaila. Gero, abantailari ondo eutsi eta garaipena poltsikora.

Partzialak zatika: 12-18, 29-29, 47-47 eta 66-80.

Saskiratzaileak: Ramos (6), Eñaut (17), Odri (11), Alex (10), Larra (5) -haserako bostekoa- Aritz (4), Pako (4), Ibar (4), Etxaniz (17) eta Segurola (2)

MVP Sailkapen Nagusia: 1ª Eñaut, 2ª Etxaniz, 3º Odri

- 18- Alde Zaharra -ISB.doc

- ERROTAUNDI Balorazio taula.doc