GSB Acero 51 - Easo Eguzkia 47

img
GSB Acero taldea

Hirugarren garaipena GSB taldearentzat.

Partida gogorra benetan Azkoitiko kiroldegian izan dena eta honen emaitza GSBren garaipena. Honi esker lehen postuan dira mutilak hiru partidatatik hirurak irabazi eta gero.

Lehen laurdena, partida guztia bezalaxe parekatua izan da eta 15-16 amaitu da. Kontraerasora ongi irtetzen giñen, baina saskiraketa batzuk huts egin ondoren, 1 bera giñen lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean puntu gutxi egon dira eta joko nahiko nahasia jolastu dute bi taldeek. Aldageletara bi puntuz gainetik giñela iritsi gara, 21-19.

Aldageletatik bueltan, haseran nahiko despistaturik irten gara, baina berehala erreakzionatu ondoren berriro ere 2 gora giñen. Laurden parekatu baten ondoren 33-32 emaitzarekin geunden eta 10 minutu gelditzen ziren.

Azken laurdena, neurketa osoa bezalaxe, oso borrokatua izan da. 4 minuturen faltan 41-40 aurretik giñen eta Heviak hiruko saskiraketa sartu du. Honek gure mutilak lur jota utzi dituen arren buelta emateko gai izan dira eta baloi lapurtze batzuei esker kontraerasoan irten gara eta saskiraketa edo falta lortuaz, jaurtiketa libreei esker aldea hartu dugu eta hau mantenduz iritsi gara partidaren amaierara, 51-47 benetan garaipen garrantzitsua.

Aipatu errebotean egindako lana eta mutilek orokorrean egindako lana, nahiz eta egun ona ez eduki partida aurrera ematen jakin bait dute eta azkeneko momentuetan erabakitzen ere bai. Hurrengo astean Hernanin lehenengo bueltako azkenengo partida jokatuko dute. Ea beste garaipen batekin heltzen diren Azpeiti aldera.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 15 – 16
Atsedenaldian: 21 – 19
Hirugarren aldian: 33 – 32
Amaieran: 51 – 47


Saskiratzaileak: Olano (-), Uria (10), Azpitarte (-), Olaizola (4), Gonzalez (8), Donazar (9), Mendiluze (-), Galarraga (-), Zabaleta (-), Odriozola (4), Urbizu (12), Alzibar (4).