ERROTAUNDI ISB 55 - Ingeneria G. Arana 36

img

Ezinbesteko garaipen garrantzitsua lortu zuten ERROTAUNDIkoek irundarren aurka, orain arte jokaturiko partidarik txarrenetako batean. Garaipen honi esker, sailkapenean aurkariengatik gertuago egotea ekarri du, eta Lauko Finalera sartzeko aukerak areagotu egiten zaizkie.

Nahita ez irabazi beharra zegoen larunbat arratsaldean, aurkariak sailkapenean atzean ziren baina lehenengo itzulian zaplazteko ederra eman zioten Irunen jokatu zen partiduan. Hala ere oraingo honetan ez zuten hutsik egin J.M. Etxanizenek. Garaipen garrantzitsua, aurtengo denboraldian etxean jokaturiko partidurik txarrenean. Aurreko partiduetan ez bezala, defentsako errebotean seguru mantendu ziren partida guztian zehar, baina erasoan ez ziren oso fin ibili azken markagailuak ongi erakusten zuen bezala, azken laurdenean kontraerasoan lortu ziren markagailua nolabait itxuratzeko puntuak.
Aipamen berezia, Xabier Odriozolak eginiko birrinketari.
Partzialak: 14-4, 22-11, 32-21 eta 55-36.
Saskiratzaileak: Aritz (2), Ramos (18), Odri (9), Alex (14), Larra (6) – haserako bostekoa- Alda (0), Pako (4), Ibar (0) eta Urbizu (2)
MVP Sailkapen Nagusia: 1ª Odri, 2ª Eñaut eta 3ª Etxaniz

- ISB - Ing G. Arana.doc