Easo Atco 41 - ERROTAUNDI ISB 71

img

Aste honetan ere ezin zuten hutsik egin etxean jokaturiko partiduan. Partidarako arrazoi ezberdinengatik hainbat baja zeuden, baina juniorrek oso ondo bete zuten beren lana, sailkapenean azken postuan sailkaturiko Easo Atco-en aurka. Azkenean erraz menderatu zituzten eta sailkapenean gora begira jarraitzen dute ERROTAUNDIko mutilek.

Garaipen nahiko erraza lortu zen Easo Atco-en aurrean. Partidaren hasera haseratik, nabarmendu ziren Errotaundikoak, defentsan ondo, bai errebotean eta baita baloiak lapurtzeko orduan ere, ondoren kontraerasoan min eginaz aurkariei. Jokalari guztiek lan txukuna egin zuten, denek dexente minutu jokatzeko aukera izan zutelako. Aipatzekoa baita ere juniorrek eman zuten maila ona, beraien beharra izan denean, kaele gutxi egiten dutelako. Ezin ahaztu, Odriren birrintze saikera berria, nahiz eta oraingoan huts egin eta partidaren azken segunduetan Alex kapitainaren huts galanta saskira bakar bakrrik zihoanean.

Partzialak: 13-23, 19-38, 32- 58 eta 41-71

Saskiratzaileak: Aritz (3), Eñaut (13), Odri (2), Alex (19), Segurola (0) –haserako bostekoa- Alda (3), Etxaniz (6), Artola (7), Larra (11), Gartzia (5) eta Irulegi (2)

MVP Sailkapen Nagusia: 1º Eñaut, 2ª Odri eta 3ª Etxaniz

- Easo Atco - ISB.doc

- Valoraciones Total.xls